 |
|
 |
Harrotasunez betetzen gaitu “Eskuekin” izeneko aldizkari erako tresna berria eskaini ahal izateak.
Komunikabide berri honi esker gure herriaren artisau-kultura ezagutarazi dezakegu, eta, horrez
gain, gure historiaren sustraiak eta artisau-teknika berriak sakontzeko aukera ere izango dugu.
Eskuekin aldizkariak hainbat atal ditu, gure ustez, guztion nahia asetzeko beste: artisautzari
(tradizionala nahiz gaur egunekoa) emandako sailak; teknologia berriek eskaintzen diguten kultur
informazioa; beste atal bat artisau eran egindako gure elikagaiak ezagutarazteko. Eta horrez gain,
txokorik interesgarrienetarako txangoak.
Tresna berri honi esker zuen iritziak eta iradokizunak jasotzea espero dugu. Zuena da hitza.
|
 |
 |
|
|
|
|
 |