Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Tailer biokreatiboa ingurunea lantzeko


Azalpena:
Tailerra euskaraz eta gaztelaniaz ematen da: DPMko pertsona bik hitzaldia emango dute intsektuen ezaugarriei buruz; azalduko dute zein garrantzitsuak diren, zer lan egiten duten eta ematen diguten guztia.
Ondoren, parte hartzaile bakoitzak habitat bat egingo du eskuz, erreminta barik, egurrezko piezak lotuz. Ondorengoentzako habitatak aukera daitezke: erlastar, erle, liztor, tximeleta eta marigorringo. Bakoitzak nahi duen eran eraiki dezake eta, amaitutakoan, etxera eroango du.

Taldeak:
6 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta

Iraupena:
Hitzaldia ordubetekoa da eta 15 ume/gaztek parte hartzen du. Eskari guztiei erantzungo diegu.

Materialak:
Eskatzaileak honako baldintzak bete beharko ditu:
  • Jardueraren hasiera eta amaiera eguna eta ordua jakinaraztea.
  • Tailerraren berri ematea egun horretako egitarauan.
  • 15 ume/gazteentzako leku estalia eta mahaiekin hornitua egokitzea.
Tarifan sartuta daude: habitatak eraikitzeko materiala, diplomak eta hitzaldi-tailerra emango duen irakaslea.

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital