Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Paper birziklatua egiteko tailerra


Azalpena:
Tailer honetan, birziklatzeko ontzira botatzeko paper piloa baino ez zen hartatik gai berri bat zelan sortzen den ikusten gozatu egiten dute umeek eta nagusiek. Orduan deskubritzen dute enpresa handiek makineria konplexuekin egiten dutena eurek ere egin dezaketela modu xumeagoan.
Eskuz egiten da dena, antzina erabiltzen zen teknika baita. Oinarrizko azpiegitura behar da eta edozeinek egin dezake etxean. Sortze-lana da, eta aukera ematen du beste elementu natural batzuk erabiltzeko, esaterako, hostoak eta loreak apaingarriak egiteko edo bestelako motiboak, tanpoien bidez estanpatuta.
Umeek etxera eramango dituzte egindako lanak.


Taldeak:
3 urtetik aurrera. 3/5 urteko umeei gurasoek lagundu diezaiekete, edo bestela, tailerreko tutoreak.

Iraupena:
Tailerra azoka orduetan egingo da parte hartzeko prest agertzen direnekin.

Materialak:
Papera, ura, bastidoreak, zapiak, ontzia, esekigailua, pintzak, irabiagailua...

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital