Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Papiroflexia tailerra


Azalpena:
Tailer honetan papiroflexia teknika erabilita figurak egiten dira. Umeek gozatu egiten dute figura horiek egiten gida xume batzuen bidez. Emaitza paper zati batetik sortutako animalia txiki bat da, edo mugikor bat, pinak, markagailuak, edo zoo oso bat nork bere gela apaintzeko.
Paper zuriarekin edota koloretakoekin lan egiten dugu, biekin lortu daiteke emaitza polita, izan ere, margotzeko aukera dago errotuladoreekin edo pinturekin. Sormen handiko lana da, eskuetako trebetasuna lantzen da eta arauei jarraitzen ikasten dute.


Taldeak:
4 urtetik aurrera. 4/5 urteko umeei gurasoek lagundu diezaiekete, edo bestela tailerreko tutoreak.

Iraupena:
Tailerra azoka orduetan egingo da parte hartzeko prest agertzen direnekin.

Materialak:
Tarifan sartuta daude: paperak, errotuladoreak, margoak, kola, artaziak, haria

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital