Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  

  Gardentasun

  Argitalpenak



ARBASO, Euskal Herriko Artisautza sustatzeko elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da, jite soziala aintzatetsia duena. Une honetan, onura publikotzat aitortzea lortzeko ari gara lanean.

Gure herriko artisautza tradizionala laguntzeko eta sustatzeko sortu zen.

ARBASO elkartekoon iritziz, gure arbasoengandik jasotako kulturaren eta sustrai haietatik abiatuz, gaur egunekora eraldatutakoaren arteko lotura saihestezina da artisautza tradizionala, eta gure herriaren sustraiak eta gure kultura bizirik edukitzeko, adierazpide ekonomiko–kultural hori zaintzea, hari eustea eta zabaltzea beharrezkoa dela uste dugu.

ARBASO elkartea 1995eko martxoaren 5ean sortu zen Durangoko Kultur Etxean (Bizkaia), Bernat Vidal eta Xanti Illarramendi artisauek urte hartako urtarrilean ahalbidetu zituzten prestakuntza-bileren ondoren. Haiek izan ziren ARBASOren sortzaileak, eta Euskal Herriko artisautza tradizionalarekin zerikusia zuten ogibideak zituzten artisauak batzeko eran egituratu zuten elkartea. Gaur egun, euskal kulturaren tradiziotik eratorriak ez diren arren, ikerketaren eta garai berrien ondorioa diren beste ogibide batzuk ere hartzen ditu elkarteak.

ARBASOk gaur egun ehun bat artisau-tailer ditu, hainbat gremiotakoak.

ARBASO jarduera eremua euskal nazioa duen artisau-elkarte bakarra da; bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko ordezkariak biltzen dira.



EGIN ZAITEZ ARBASOREN BAZKIDE

Artisaua bazara eta Arbasoren bazkide izan nahi baduzu, bete ezazu ondoko formularioa eta postaz bidali. Gogoratu, elkarrekin gehiago egin dezakegu.

 
© 2017 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital