Aurkezpena
Euskal Herriko Artisautza Sariak  
     
   Aurreko


Artetsu sariak Arbaso elkarteak sortu zituen, artisautzaren alde hamar urtez eten gabe jardun ostean. 2005ekoa izan zen lehenengo edizioan, elkartearen hamargarren urteurrena zelarik.

Artetsu sariak ARBASO elkarteak sorturikoak eta babesturikoak dira, eta Euskal herriko artisautza bultzatzeaz gain, hainbat pertsonak eta elkartek artisautza sustatu eta hedatzeko egiten duten lana saritzea du helburu.

Honez gain, laguntza eta loturarako bidea sortu nahi dugu, gure artisautzak merezi duen kontzientziazio lana egin dezagun.

Aurreko edizioko sarituak hau dena ondo ulertu zutelakoan gaude, ez baitira geldirik egon, eta gure artisautzaren balioa aintzat har dezagun, honen aldeko ekintzak bultzatzen jarraitu baitute.

Gainera, ezin dugu ahaztu euretako batzuek, gure artisautzaren aldeko esfortzu handiagoa egin dutela. Batzuk aipatzearren gogora dezagun Radio Euskadiko "Hágase la luz" saioa, edo Eusko Ikaskuntzak egindako la eskerga, hain zuzen ere Euskonewsen argitaraturiko artisautzari buruzko fitxak. Gogora dezagun, halaber, harro sentiarazi gaituztela sari honen lorpena garrantzizkotzat hartzean urteko euren txostenetan.

Artisautza bizimodu bat da, gure herriaren kultura iraunarazteko modua, galtzen ari diren zenbait ogibideren garapen ekonomikoa
eta iraupena lortzeko modua.

© Arbaso    artisautza@arbaso.com    www.arbaso.com