Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Rakú tradizionala


Azalpena:
Raku tradizionalaren eta raku biluziaren erakustaldia. Piezak labe txiki batean jartzen dira 900 gradutan. Esmalteak egosita daudenean, gori-gori, atera egiten dira burdinazko matxarda batzuekin eta zerrautsaz edota bestelako materialez betetako ontzi batean uzten dira kontu handiz. Orduan, zerrautsak su hartzen du eta, ondorioz, piezaren barruan sartuta geratzen den ke handia sortzen da.
Piezak margoturiko esmalteek (oxidoak) oxigenoa eragiten dute erretzea gerta dadin, eta horrela, metal bilakatzen da. Minutu batzuen ostean, pieza uretan sartuta, prozesua finkatu egiten da. Emaitza metal tonuak eta teknika honen berezko arrakalatuak izaten dira.


Iraupena:
Azoka orduetan egiten da.

Azpiegitura:
Leku zabala eta estali barik. Tarifan sartuta daude: gas-labea, suberatutako piezak eta behar diren gainontzeko materialak.

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital