Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




















Azokak eta ekitaldiak antolatzea


Arbaso 1995ean hasi zen kalitate handiko artisautza azokak antolatzen Euskal Herrian. Hainbat erakustaldi eta ekimen eskaintzen dizkizu, hala nola artisau profesional onenen lanbideak, ume eta nagusientzako sorkuntza tailerrak, galzorian dauden lanbideen erakustaldi bereziak. Arbasok behar duzuna eskaini diezazuke.

Ikusi tailerren eta erakustaldien zerrenda



Azokak muntatzea eta azpiegiturak


Artisautza azoka antolatzeko beharrezko den azpiegitura ez baduzu, jo ezazu gugana. 3x3 metrodun karpak ditugu alokairuan merke. Eskatu prezioa, ez zaitez gelditu azoka antolatu ezinean. Arbasok muntatze azkarra eta segurua eskaintzen dizu, karpek indarrean dauden segurtasun arau guztiak betetzen dituzte. Espazioa zein, horretara egokitzen dugu muntaketa, elkargunea eroso eta alai gera dadin.



Web guneak egitea eta irudi korporatiboa diseinatzea


Arbaso artisauaren irudia zaintzen duen elkartea da. Gaur egun, irudi hori oso lotuta dago teknologia berriei, beraz, horiek eskaintzen dituzten abantailez baliatu behar gara. Arbasok Eskuekin, Artisautza Ikerketa Gunearekin, duen lankidetza hitzarmenari esker, prezio onean egingo dizkizu web guneak, katalogoak, sustapen-gaiak eta zure enpresan behar duzun guztia. Irudi korporatiboaren koadernoak ere egiten ditugu.



Paper-gauzak eskatzea


Arbasok paper korporatiboa du eskuragarri, 2013an irudi berria egin baitzen, freskoagoa eta gazteagoa. Bazkideentzako bakarrik da elkartearen identitate-ezaugarria delako.
Eskatu ezazu hemendik, zuzenean, eta gogoratu formulario hau Arbasoko bazkideentzako bakarrik dela.

Eskaera egin



Argazki liburuak egitea


Artisautza produktuaren argazkiak ona behar du izan ondo ikusteko. Uste baduzu gai ez zarela zure produktuei kalitatezko argazkiak egiteko, Arbasok egingo dizkizu.
© 2017 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital