Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Xaboizko aire-gozagarriak


Azalpena:
Tailer honetan ume eta gazteek eskulanetako trebetasunak garatzeaz gain, usaimena ere lantzeko aukera izango dute erabiliko dituzten usain-gai ugariei esker.
Elaborazio prozesua honakoa da: etxean egindako xaboia birrindu egiten da eta lore-hosto eta esentzia naturalekin nahasten da.
Hori guztia egiteko ume/gazteek eskura dituzte kolore ugarietako xaboiak, loreak eta hainbat esentzia % 100 naturalak aukeran: limoia, laranja, izpilikua eta abar. Osagarri horiekin ume/gazteek bolak osatzen dituzte, ondoren, hari bat eransten diete eskegi ahal izateko.
Ume eta gazteen trebetasuna zein den, prozesua 10 eta 15 minututan amaitzen da. Oso dibertigarria da eta ume/gazteek esperimentatu egiten dute usain, materia eta koloreekin. Aire-gozagarrien prozesua bakarrik egiten dute ume/gazteek, edo batzuetan, gurasoen laguntzarekin.


Taldeak:
5 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteak. Egindako aire-gozagarriak etxera eroango dituzte.

Iraupena:
Azokaren ordutegia

Materialak:
Xaboia, esentzia-olioak… Tarifaren barruan sartuta dago

Eskatu aurrekontua

© 2019 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital