Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Birziklagarriekin jostailuak egiteko tailerra


Azalpena:
Tailer honetan umeen sormena aktibatzen da beraien jostailuak beraiek egin ditzaten. Lehengaia edozein lekutan topatu dezakegun materiala izan daiteke, kutxak, arrautzontziak, oihalak eta abar.
Tailerraren bidez, umeen sormena garatzea nahi dut. Eskuekin egin dezaketenak balioa duela ikusarazi nahi diet, baita jostailuei buruz duten ikuspegia ere. Honako izango litzateke filosofia: plastikoa baztertu eta gure eskuekin egiten duguna nabarmendu.


Taldeak:
4 urtetik aurrera. Egindako jostailuak etxera eramango dituzte.

Iraupena:
Tailerra azoka orduetan egingo da, 3 edo 4 ordu.

Materialak:
Tarifa barruan daude sartuta: kutxak, arrautzontziak, oihalak…

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital