Azalpena:
Tailerraren helburua da umeek era tradizionalean pilota bat egitea eta eginkizunaren bitartean une atsegina izatea. Pilotaren akabera esparatrapuarekin edo larruarekin egin daiteke. Azoketan edo ikastetxeetan ere egin daiteke, eta egun erdikoa edo osokoa izan daiteke.
Pilotaren azala larruzkoa izango den tailerretan ume/gazteek, taldean, denek batera hasi eta amaituko dute. Behin hasita, ezin izango da beste inor taldean sartu. Tailer hau ikastetxeetan edo leku itxietan egiten da, hau da, kanpoko beste inor sartu ezin den lekuetan.
Taldeak:
7 urtetik aurrera, 12/15 pertsonako taldetan. Egindako pilotak etxera eroango dituzte.
Iraupena:
2 eta 3 ordu
Materialak:
Tarifan sartuta daude: esparatrapua, artilea, gomazko eskularrua...
Eskatu aurrekontua
|