Castellano | English |  Bazkideak  Sigue nuestro perfil en facebook Suscripción por RSS  




Xareak egiteko tailerra


Azalpena:
Tailerrean xare txikiak egiten dira. Kontuz handiz egin beharreko lan luze samarra (ordu 1etik gora) da, are gehiago ume/gazteentzat. Hala ere, korapiloak egiten, horiek lotzeko teknika eta ehuntzea zelan egiten den ikasiko dute. Azokan, xare txikia gauzatzeko astirik ez badute, etxera eramango dute han bukatzeko.


Taldeak:
10 urtetik aurrera, gutxi gorabehera. Korapiloak egiteko prozesuak nolabaiteko abilezia eskatzen baitu. Ume/gazteek etxera eramango dituzte egindako giltzari-xareak.

Iraupena:
Tailerra azoka orduetan egingo da.

Materialak:
Zume-adar formaduna, ehuntze urrats desberdinetarako 2 koloretako (zuria eta berdea) 3 hari, ehun zati gorria eta korapiloak egiteko azalpen-orria (gaztelaniaz) krokis eta guzti. Tarifaren barruan sartuta dago.

Eskatu aurrekontua

© 2024 Arbaso. Disenua eta garapena Eclickse Digital