|
|
|
|
ARBASO, Euskal Herriko Artisautza sustatzeko elkartea, irabazi asmorik gabeko
elkartea da, jite soziala aintzatetsia duena. Une honetan, onura publikotzat
aitortzea lortzeko ari gara lanean.
Gure herriko artisautza tradizionala laguntzeko eta sustatzeko sortu zen.
ARBASO elkartekoon iritziz, gure arbasoengandik jasotako kulturaren eta sustrai
haietatik abiatuz, gaur egunekora eraldatutakoaren arteko lotura saihestezina
da artisautza tradizionala, eta gure herriaren sustraiak eta gure kultura
bizirik edukitzeko, adierazpide ekonomiko–kultural hori zaintzea, hari eustea
eta zabaltzea beharrezkoa dela uste dugu.
ARBASO elkartea 1995eko martxoaren 5ean sortu zen Durangoko Kultur Etxean
(Bizkaia), Bernat Vidal eta Xanti Illarramendi artisauek urte hartako
urtarrilean ahalbidetu zituzten prestakuntza-bileren ondoren. Haiek izan ziren
ARBASOren sortzaileak, eta Euskal Herriko artisautza tradizionalarekin
zerikusia zuten ogibideak zituzten artisauak batzeko eran egituratu zuten
elkartea. Gaur egun, euskal kulturaren tradiziotik eratorriak ez diren arren,
ikerketaren eta garai berrien ondorioa diren beste ogibide batzuk ere hartzen
ditu elkarteak.
ARBASOk gaur egun ehun bat artisau-tailer ditu, hainbat gremiotakoak.
ARBASO jarduera eremua euskal nazioa duen artisau-elkarte bakarra da; bertan
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko ordezkariak biltzen dira.
|
|
|
|