Artetsu sariak Arbaso elkarteak sortu zituen, artisautzaren alde
hamar urtez eten gabe jardun ostean. 2005ekoa izan zen
lehenengo edizioan, elkartearen hamargarren urteurrena zelarik.
Artetsu sariak ARBASO elkarteak sorturikoak eta babesturikoak
dira, eta Euskal herriko artisautza bultzatzeaz gain, hainbat
pertsonak eta elkartek artisautza sustatu eta hedatzeko egiten
duten lana saritzea du helburu.
Honez gain, laguntza eta loturarako bidea sortu nahi dugu, gure
artisautzak merezi duen kontzientziazio lana egin dezagun.
Aurreko edizioko sarituak hau dena ondo ulertu zutelakoan gaude,
ez baitira geldirik egon, eta gure artisautzaren balioa aintzat har
dezagun, honen aldeko ekintzak bultzatzen jarraitu baitute.
Gainera, ezin dugu ahaztu euretako batzuek, gure artisautzaren
aldeko esfortzu handiagoa egin dutela. Batzuk aipatzearren gogora
dezagun Radio Euskadiko "Hágase la luz" saioa, edo Eusko
Ikaskuntzak egindako la eskerga, hain zuzen ere Euskonewsen
argitaraturiko artisautzari buruzko fitxak. Gogora dezagun, halaber,
harro sentiarazi gaituztela sari honen lorpena garrantzizkotzat
hartzean urteko euren txostenetan.
Artisautza bizimodu bat da, gure herriaren kultura iraunarazteko
modua, galtzen ari diren zenbait ogibideren garapen ekonomikoa
eta iraupena lortzeko modua. |